Pasaia Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

Octubre 12 2008

Urriak 12

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, adierazten du hispanitatearen eguna Hego Euskal Herriko euskaldunei inposatutako jai eguna dela. GA-ren ustetan, Euskal Herrian ez litzateke espainiar estatuko patroiaren eguna ospatu behar, euskal gizarteak behin eta berriro bere etorkizun nazionala erabakitzeko eskubidea aldarrikatu duelako eta espainiar gobernu desberdinak eskubide hau aitortu ez diotelako.

militarrikEgun hau, beraz, Gazte Abertzaleak-ek aldarrikapen eguna bezala erabiliko du aurten ere. Pankarta desberdinak jarriko dira Euskal Herriko hiriburuetan eta Eusko Alkartasunarekin batera, sinadurak jasoko dira Eusko Jaurlaritzaren konponbiderako galdeketaren alde.

No hay comentarios

AntSig