Marzo 12 2008
Alderdi abertzaleek beren estrategiari buruz gogoeta egin behar dutela dio EAk
Espainiako hauteskundeetan jasotako emaitzen ondorioz, «gogoeta sakona» egin beharrean ikusi du bere burua Eusko Alkartasunak. Duela hogei urte, alderdia sortu zenetik, Espainiako Kongresuan beti izan duen ordezkaria galdu egin du EAk. «Gogoeta sakona egitea egokitzen zaigu», onartu zuen atzo Elisa Sainz de Murieta alderdiko idazkariak hedabideen aurrean. Egoeraren azterketa, atzo arratsaldean bertan egitekoa zen zuzendaritza.
Baina ez EAk bakarrik. Eusko Alkartasunaren ustez, alderdi abertzale guztiek egin behar lukete gogoeta hori. Izan ere, hauteskundeetan parte hartu duten alderdi abertzale guztiek egin dute behera, nabarmen.
Leer más … »
