Octubre
13
2009
Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Baltasar Garzonen agindupean Arnaldo Otegiren, Miren Zabaletaren, Rafa Díez Usabiagaren, Rufi Etxeberriaren eta Sonia Jacintoren atxiloketak erabat gaitzesten ditu. Era berean, Gazte Abertzaleakek bere elkartasuna erakutsi nahi die LABeko kideei Espainiako poliziak sindikatuaren egoitza guztietan egindako erregistroen aurrean.
Erakunde abertzalearen aburuz atxiloketek “Estatuaren mendeku politikan” oinarritzen den estrategiari erantzuten diote. Gazte Abertzaleakek argi du atxiloketa hauek „hauteskunde inkesten emaitzekin bat datozela, PPk PSOEk baino puntu bat gehiago hartu duenean“; hau horrela, gazte erakundeak ekimen polizial honekin PSOEk errentagarritasun elektorala bilatzen ari dela argi ikusten du. Leer más … »
Octubre
12
2008
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, adierazten du hispanitatearen eguna Hego Euskal Herriko euskaldunei inposatutako jai eguna dela. GA-ren ustetan, Euskal Herrian ez litzateke espainiar estatuko patroiaren eguna ospatu behar, euskal gizarteak behin eta berriro bere etorkizun nazionala erabakitzeko eskubidea aldarrikatu duelako eta espainiar gobernu desberdinak eskubide hau aitortu ez diotelako.
Egun hau, beraz, Gazte Abertzaleak-ek aldarrikapen eguna bezala erabiliko du aurten ere. Pankarta desberdinak jarriko dira Euskal Herriko hiriburuetan eta Eusko Alkartasunarekin batera, sinadurak jasoko dira Eusko Jaurlaritzaren konponbiderako galdeketaren alde.
Noviembre
15
2007
Badira urteak gure gazteek web gunea ireki zutela eta orain dela gutxi honi itxura berri bat ematea erabaki zuten.
Gazte taldeko lan guztiak bezala, honako ere bolondresen ondorioa izan da. Berrikuntzen artean bideoen atala dago, baina artikulu zahar guztiak ere mantentzen dira, urte luzeetako konpromezuaren erakusle.
Wordpress software askearekin egina izan da, Pasaiako Eusko Alkartasunaren web gune hauxe bezala. Izan ere, softwarearen sozializazioaren aldeko agertu izan gara beti.
Besterik gabe bisitatzea gomendatzen dizuegu, merezi du eta!
www.gazteabertzaleak.org