Octubre 28 2009
Gazte Abertzaleakek Pasaiako Kanpo kaia eraikitzea errefusatzen du
Gazte Abertzaleakek (GA) publiko egin du gaur Pasaiako kanpo kaiaren eraikuntzaren makro-proiektuaren inguruko iritzia. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak azpiegitura honen eraikuntza errefusatu du eta Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileari alderdi bezala kontra posizionatuko da.
GAk “oso positiboki” baloratu du Pasaiako portuko kanpo kaiaren inguruko Ingurugiro Jasangarritasun Informea egiteko Espainiako Ingurugiro Ministerioak eginiko Ingurumen Azterketaren Erreferentziako Agiria; izan ere, besteak beste Eusko Alkartasunako Ingurugiro sailburuek, Sabin Intxaurraga eta Esther Larrañagak, defendatu duten jarrera konfirmatzen du, etengabe proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta zalantzan jarri duten. Gazte Abertzaleakek espero du Ingurugiro Jasangarritasun Informe definitiboak dokumentuaren ildo nagusia jarrai dezan eta ez diezaion makro-proiektuari argi berdea eman.
Gazte Abertzaleakek adierazi du “erakunde abertzale bezala Lurralde Historikoen Legearen aurka dagoela” eta ikuspuntu “progresista” batetik oso zalantzagarria dela probintzia bakoitzean merkatal portu bat izateko beharra. Momentu honetan “badago portu bat itsas garraioen beharrei erantzun nahikoa emateko gai dena” esan dute Gazte Abertzaleaketik, “gainera, aldamenean dago Baionako portua eta ala behar bada osagarri bezala erabil daiteke”. Eusko Alkartasunaren gazte erakundean “probintzia bakoitza bere sudurra bestetik ez ikustea guztiz zentzugabea dela” deritzo, eta horregatik beste alderdi batzuek urteetan zehar elikatu duten probintzialismoa baztertu du. Konponbide bezala, Gazte Abertzalek lurraldeen arteko kolaborazioarengatik apustua egin du, naziogintza bultzatuz eta probintzia bakoitzean dauden edo eraiki daitezkeen azpiegiturak osatuz. Leer más … »
Comments Off

