Abril 16 2010
Eusko Alkartasunak PASAIAKO ITUNA sinatu du, Pasaia pasaitarrok eta Pasaian erabaki dezagun exigituz
Azken urte hauetan, hainbat erakunde eta entitate Pasaia baztertzen ari dira, pasaiako herritarrak eta Udala, bere etorkizunaren eraikuntzan.
Ugariak eta eskandalagarriak izan dira jasan ditugun eta oraindik orain jasaten ditugun esku-hartze eta interferentziak.
Alde batetik, Diputaziotik Udalari bere udalerriko etorkizun urbanisti-koa definitzeko duen eskumena ostu nahi zaio. Horrekin, pasaitarrek bere etorkizunari buruz eztabaidatzeko, proposatzeko eta erabakitzeko duten es-kubidea urratu nahi dute. Eusko Jaurlaritza ere erabili dute eskumen horiek bereganatzea ahalbidetuko luketen legeak egiteko. Portu Agintaritzari gure udalerria antolatzeko ez duen ahalmena ematen zaio. Gipuzkoa Aurrera be-zalako erakundeak sortzen dira hautestontziek emandako agintea ordezka-tzeko asmoz, gure lehentasunak zeintzuk izan behar duten definitzen dutela-rik. Azken finean, botere instituzionala erabiltzen da Pasaiatik at eta neurri-gabeki, gure herria nola antolatu erabakitzeko.
Hori guztiagatik, sinatzen dugun indar politikook PASAIAKO ITUNA de-ritzogun honetan jasotako oinarri demokratiko hauen defentsan eta garape-narekin konpromisoa hartzen dugu: Leer más … »