26 February 2008

Plan bereziaren gaiarekin udalak bide judiziala hartuko du

Posted by EA-Pasaia under: Biziberritzea/Regeneración; Udala/Ayuntamiento .

Pasaiako udalaHemen duzue pasaden hastean Pasaiako udalbatzak ia aho batez (PPko zinegotziaren abstentzioarekin) onartutako adierazpen instituzionala, gure zinegotziak, Miriam Canok, esan bezala, orain garrantzitsuena Pasaiako alderdi guztien batasuna da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Diputatu Kontseiluan joan den asteartean Portuko Plan Bereziari hasierako onarpena emateko hartu zuen erabakiaren ondoren, Pasaiako Udalbatzarrak onartzen duen
ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
1. Udal honetako Bozeramaile Batzordeak salatu zuen bezala, Diputazioa Pasaiako Udalaren eskumenetan sartzen da eta osten dizkio udalerria antolatzeko legez aitortuak dituenak. Erabaki horrek Gipuzkoan sekula ezagutu ez den bezalako gatazka eragin dezake.
2. Udalak eskumen-usurpazioari eta udal autonomiari egiten zaion erasoari aurre egiteko egokiak iruditzen zaizkion bide judizial guztiak erabiliko ditu bere burua defendatzearren.
3. Udal honek erabat ukatzen du udalerriaren antolaketa oztopatzen ari den akusazioa. Aitzitik, Diputazioa bera ari da temati Pasaiak etorkizunean nolakoa izan behar duen erabaki nahian, pasaitarren artean zalantza eta kezka sortuz eta gatazka eta ziurtasun-gabezia juridikoa ereinez, eta jokabide horrek Pasaiaren biziberritzea baldintza dezake eta kaltetu.
4. Eskatzen dugu Diputazioak hartu duen akordioa erreboka dezala eta halaber errespeta dezala gure esparruan erabakitzeko dugun eskubidea. Nolanahi ere, erakundeen arteko elkarlan egokia berreskuratu eta proiektu hobea lortzearren, aurrekoa ez da oztopo izango Diputazioak intereseko jotzen dituen proposamenak eta azterketak aurkez diezazkigun.
5. Pasaiak, oztopoak oztopo, bere lurralde osoa, eta portuko lurrak udalerriaren parte dira, antolatuko du. Herritarren beharrak eta bertan garatzen diren jarduera ekonomiko eta sozialak eskatzen dituenak kontuan hartuta egingo du gainera. Hori da gure betebeharra eta horretara konprometitzen gara. Bide horretan, pasaitarrekin batera, gure herriaren etorkizuna nolakoa izatea nahi dugun erabakiko dugu.
6. Pasaiako Portu Agintaritzak egindako Portuko Plan Bereziaren tramitazioari hasiera ematen dion otsailaren 18ko Alkatetzaren Ebazpena berresten dugu.
7. Ez dugu inolaz ere onartuko aukera paregabe hau zapuztea eta Pasaiaren biziberritzea lortu arte lanean jarraituko dugu.

Leave a Reply

www.flickr.com

Search

Pasaiarekin Pasaiarentzat!

Gure bozeramaileari nahi duzuna galdetzeko honako helbide elektronikoa duzu: bozeramailea@ea-pasaia.org

Arloak

Eman zure iritzia!

Ondo iruditzen zaizu bake-epaitegia dagoen lekuan geratzea eraikina obretan dagoen bitartean? / ¿Te parece bien que el Juzgado de Paz se quede donde esta mientras que el edificio está en obras?

View Results

Loading ... Loading ...

Siempre a tu disposición!

Para preguntarle lo que quieras mándanle un e-mail a nuestra portavoz: portavoz@ea-pasaia.org

Azken komentarioak

Links

Pages

Artxiboak

Meta