Pasaia Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

Enero 27 2008

Nekane Alzelai izendatu dute kongresurako hautagai

Publicado por pasaia a las 00:28:50 en Orokorra/General

Nekane Alzelai eta Begoña LasagabasterGaur aukeratu ditu Eusko Alkartasunak, Nazio Batzarrean, Espainiako Kongresuko hauteskundeetarako hautagaiak: Nekane Alzelai izango da Gipuzkoako zerrendaburua, Martin Aranburu Bizkaikoa eta Santi Merino Arabakoa.

EA bozetara bakarrik aurkeztuko da hiru lurralde horietan, erabaki eskubidearen aldeko ´koalizio zabala´ sortzeko ahaleginak huts egin eta gero; EAJrekin, Aralarrekin eta EBrekin nahi zuen sortu nahi zuen koalizioa. Nafarroan, Nafarroa Bai koalizioan aurkeztuko da EA, Aralarrekin, Batzarrerekin eta EAJrekin batera.

Nekane Alzelai EAko zuzendaritzako kidea da eta Gasteizko legebiltzarkidea ere bada.

EAk azkeneko legealdian diputatu bat izan du Kongresuan: Begoña Lasagabaster, Gipuzkoatik. Azkeneko hamabi urtean egon da Madrilen diputatu Lasagabaster, eta erreleboaren garaia iritsi da.

Espainiako Senaturako zerrendaburuak hauek izango dira: Maite Etxaniz Gipuzkoatik, Karmele Antxustegi Bizkaitik eta Patxi Martinez de Albeniz Arabatik. Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua da Etxaniz, Gasteizko legebiltzarkidea Antxustegi eta Arabako Aldundiko diputatua Martinez de Albeniz. EAk Madrilen senatari bat izan du legealdi honetan: Jose Ramon Urrutia.

Martxoan 9an izango diren hauteskundeetan, beraz, honakoa izango da EAren zerrenda Gipuzkoarako:

Kongresua: Nekane Alzelai, Jesus Maria Larrazabal, Amaia Larrañaga, Juan Carlos Bengoa, Josemi Gomez, Begoña Lasagabaster.
Senatua: Maite Etxaniz, Pello Urizar, Lore Martinez.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario