Junio 14 2008
Guk ez dugu mozio zentsura babestuko
Pasaiako Eusko Alkartasunatik ez dugu mozio zentsura babestuko. Halaber, Mikel Irujo, gure komunikazio idazkariak esandakoa berresten dugu, hau da, Sozialistek duten etikaren kontzeptua aldakorra eta gainerako alderdiek haiek markatzen duten doinuan dantzarazi nahi izana salatzen dugu eta guk horrelako antzerkietan parte hartuko ez dugula argi utzi nahi dugu.
Gainera, gogorarazi nahi dugu euskal udalen egoera PSOEk Alderdien Legea aplikatzeko moduak eragin zuela, eta horren arduradun nagusia izan zena dela orain besteei kontuak eskatzen ari dena, onartezina erabat, gure ustez.
Bestalde guk argi dugu normalizazio politikoa eta bakea direla, dudarik gabe, euskal alderdiek jorratu behar dituzten bi gai nagusiak, baina Parlamentua bezalako testuinguruetan adostasunik lortzeko gai ez bagara, eztabaida horiek udalerrietara eramatea arduragabetasun handia eta demagogia elektoralista onartezina da.
Etiquetas todos los blogs: EA ; Imanol Bonet ; Maribi Roteta ; Pasaia ;