Gazte Abertzaleak
Gazte Abertzaleak (GA) Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta justizia sozialaren lorpenerako lan egiten duen gazte talde eraldatzailea da.
Bere lana Euskal Herri osoan zabaltzen da eta noski, baita Pasaian ere. Horren adibide dira Gazte Abertzaleak TKE Ligaren estropada egunean aurrera eramandako ekimenak eta Donostiako Klasika egunean egindako adierazpenak, besteak beste.
Dinamika suntsigarrietatik eta bortsa estrategietatik urrun, ideien gizarteratzea dugu helburu. Izan ere bortsak, etikoki onartezina izateaz gain, ezin irabazi dezakegun bi Estatu boteretsuen kontrako gerra dinamika batetara baino ez garamatza.
Gazte abertzale eta ezkertiarrei dei egin nahi diegu, herri zahar honen eraikuntza sozial eta nazionalari eutsi nahi dioten gazteei, alternatiba erreal bat jorratu nahi badugu indarrak batzea beharrezkoa zaigulako.
Gazte Abertzaleaken web orrialde nazionala honako duzu: www.gazteabertzaleak.org
Pasaiako Gazte Abertzaleakekin bat egin nahi baduzu edo edozein galdera egiteko hemen duzu helbide elektroniko bat:
gazteabertzaleak@ea-pasaia.org