Pasaia Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

Diciembre 19 2007

Gaurko Eusko Alkartasuna. Biharko Euskal Herria VII. Biltzar Orokorra

Publicado por pasaia a las 22:03:36 en Orokorra/General

Eusko AlkartasunaPasa den asteburuan, abenduak 15 eta 16, Gaurko Alkartasuna. Biharko Euskal Herria lelopean gure alderdiak VII. Biltzar Orokorra bizi zuen Donostiako Kursaal Aretoan.
Larunbatean Javier Cañok defendaturiko Ponentzia Politikoa eztabaidatu genuen. Igandean, aldiz, han ginen konpromisarioek EAko buru nor izango zen bozkatu genuen. Hona hemen Eusko Alkartasuna-ko Batzorde Nazionalerako hautatuak:
Unai Ziarreta. Eusko Alkartasuneko presidentea.
Joseba Azkarraga. EAko idazkari nagusia.
Rafa Larreina. Erakunde Politikako idazkaria.
Elisa Sainz de Murieta. Antolakuntza idazkaria.
Mikel Irujo. Komunikazio idazkaria.
Jesus Mari Agirrezabala. Sektore arteko politika eta gai ekonomikoen arduraduna.
Josu Ruiz. Administrazio eta Finantza idazkaria.
Onintza Lasa. Euskara, hezkuntza eta kultura gaien arduraduna.
Luis Mari Oiarbide. Ikerketa, programak eta formazioen arduraduna.
Leire Ereño. Ingurune eta lurralde ordenantzen arduraduna.
Jose Ramon Bengoetxea. Nazioarteko politikarako arduraduna.
Nekane Alzelai. Gizarte gaietarako arduraduna.

Pasaiatik zoriondu egin nahi dugu presidente berria eta bere talde osoa.

Babesa
Bestalde, Pasaiako Eusko Alkartasunatik, babes osoa eman nahi diogu gure alderdikide den Joxe Mari Burgosi, asteburuan bere etxeak jaso zituen erasoengatik.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario