Abril 16 2010
Eusko Alkartasunak PASAIAKO ITUNA sinatu du, Pasaia pasaitarrok eta Pasaian erabaki dezagun exigituz
Azken urte hauetan, hainbat erakunde eta entitate Pasaia baztertzen ari dira, pasaiako herritarrak eta Udala, bere etorkizunaren eraikuntzan.
Ugariak eta eskandalagarriak izan dira jasan ditugun eta oraindik orain jasaten ditugun esku-hartze eta interferentziak.
Alde batetik, Diputaziotik Udalari bere udalerriko etorkizun urbanisti-koa definitzeko duen eskumena ostu nahi zaio. Horrekin, pasaitarrek bere etorkizunari buruz eztabaidatzeko, proposatzeko eta erabakitzeko duten es-kubidea urratu nahi dute. Eusko Jaurlaritza ere erabili dute eskumen horiek bereganatzea ahalbidetuko luketen legeak egiteko. Portu Agintaritzari gure udalerria antolatzeko ez duen ahalmena ematen zaio. Gipuzkoa Aurrera be-zalako erakundeak sortzen dira hautestontziek emandako agintea ordezka-tzeko asmoz, gure lehentasunak zeintzuk izan behar duten definitzen dutela-rik. Azken finean, botere instituzionala erabiltzen da Pasaiatik at eta neurri-gabeki, gure herria nola antolatu erabakitzeko.
Hori guztiagatik, sinatzen dugun indar politikook PASAIAKO ITUNA de-ritzogun honetan jasotako oinarri demokratiko hauen defentsan eta garape-narekin konpromisoa hartzen dugu:
1.   Pasaia da eszenatoki egokia bere etorkizuna definitzeko garaian ados-tasuna bultzatzeko eta bilatzeko. Horretara begira jarriko dugu gure udal mailako lan politikoa, inolako bazterketarik onartuko ez dugula-rik.
2.   Gure etorkizunari buruzko erabakiak Pasaian hartuko ditugu. Ez dugu onartuko, beraz, beste erakundeetako injerentziarik, bere ideia, proi-ektu eta ekarpenak kontutan hartuak izango diren arren.
3.   Udala da pasaitarron ordezkaritza duen erakundea maila instituziona-lean. Gure etorkizunari buruzko erabaki estrategikoak hartzea berari dagokio eta beharrezkoa dugun aldaketa egiteko egin beharreko pro-zesuak lideratzea ere.
4.   Pasaiako Udalak gure herrirako definititzen diren estrategia zein proi-ektuen aurrean aztertu, eztabaidatu, proposatu eta erabaki ahal iza-teko beharrezkoa den informazioa herritarren esku jartzeko tresnak ezarriko ditu.
5.   Kanpoko portuaren inguruko erabakia herritarren borondateari uzte-koa da, orain arte erabat baztertua baitago. Halaber, badiako bizibe-rritzea ez da inolaz ere horretara baldintzatuko ezta atzeratuko ere.
6.   Portua, bere lurraldea eta bere jarduera, gure nortasunaren funtsezko parte izan dira. Eta honela izan behar du ere Pasaiako etorkizuneko garapenean. Lur horien erabilpena portuaren eta herriaren arteko el-karbizitza ikuspegitik egin dadin, udal estrategia bat planifikatzeko eta garatzeko konpromisoa hartzen dugu, orain arte dugun egoeratik harago jarduera sozio ekonomikoetan onurak sortzeko. La Herreran batez ere.
7.   Determinazio horiek bilduko dituen dokumentua Plan Berezia da eta bere onarpena soilik udalari dagokio. Udalaren eskumenaren defen-tsan konpromisoa hartzen dugu.
8.   Kanpoko portuaren eraikitzearen proiektuarekiko funtsik gabeko ez-tabaiden gainetik, La Herrerako biziberritzea atzeraezinezko jotzen dugu. Bere definizioan Udalak irekitako parte-hartze prozesuaren emaitzak errepetatu eta bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu. Ez dugu inolaz ere onartuko aurre baldintzarik operazioa garatuko den lurren inguruan, ez bere zatiketan ezta bere balorearen inguruan ere. Espekulazioa saihestea oinarri demokratikoa da eta indar politkoak garen heinean babestu beharreko oinarria.
9.   Sinatzen dugun indar politikook Pasaia erabaki esparruaren alde eta pasaitarrok erabaki subjektu gisaren defentsan arituko gara eta gogor lan egingo dugu.
10.   Sinatzen dugun indar politikook adostutako oinarri demokratikoak beste indar politikoei, sindikatu, gizarte, kultur, zein kirol eragileei eta pasaitar orori luzatzeko eta bereak egin ditzaten gonbitea luzatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Etiquetas todos los blogs: Diputacion ; Eusko Alkartasuna ; Pasaia ; Puerto ;