24 March 2008

EAk ez du ´akordio murriztuetara´ heltzeko ´malgutasunik´ onartuko

Posted by EA-Pasaia under: Orokorra/General .

Aberri eguna 08Azkarragak eta Ziarretak Gernikan esan dutenez, mehatxuak eta inposaketak ere errefusatuko dituzte. Hirukoa osatzen duten beste alderdiek lehendakariaren ibilbide horria ez dutela nahiko defendatzen gaineratu dute.
Joseba Azkarraga.

Estatuarekin ´akordio murriztuetara´ heltzeko Eusko Alkartasunak ´malgutasunik´ onartuko ez duela azpimarratu du Joseba Azkarraga EAko idazkari nagusiak.

Bestalde, ´boterean mantentzeko´ xedearekin, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ezarritako ibilbide-orriarekin hartutako konpromisoak ´alde batera uztea´ leporatu die EAJri eta EBri Unai Ziarreta EAko presidenteak.

Aberri Egunaren ospakizunetan, Gernikan (Bizkaia) egin dituzte adierazpen horiek EAko agintariek. Era berean, Euskadi burujabe bat lortzeko erabakitzeko eskubidea defendatzen jarraituko dutela gaineratu dute.

Akordio bat lortzeko Espainiako Gobernuari ´eskua eman´ zaiola adierazi du Azkarragak eta horretan ´ekingo´ dutela nabarmendu du, ´baina ez betirako, ezarritako epea agortu arte soilik´.

Epeetan malgua izateko EAren borondatea azaldu du, baina ez amaieran ´akordio murriztuetara´ heltzeko.

´Malgutasuna bai, akordiora heltzeko aukera badago, baina malgutasun hori akordioaren esparrua murrizteko erabiltzen bada, orduan ezetz esango dugu. Orain akordio murriztuetara heltzea euskaldunen hurrengo belaunaldia hipotekatuko luke´, azpimarratu du idazkari nagusiak.

´Boterean mantentzeko´ Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ezarritako ibilbide-orriarekin hartutako konpromisoak ´alde batera uztea´ leporatu die EAJri eta EBri Unai Ziarreta EAko presidenteak.

´Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-orriaren defentsa nola ahultzen ari den kezkatzen gaitu, baina horrelakoak gara guk´, esan du Ziarretak.

Leave a Reply

www.flickr.com

Search

Pasaiarekin Pasaiarentzat!

Gure bozeramaileari nahi duzuna galdetzeko honako helbide elektronikoa duzu: bozeramailea@ea-pasaia.org

Arloak

Eman zure iritzia!

Ondo iruditzen zaizu bake-epaitegia dagoen lekuan geratzea eraikina obretan dagoen bitartean? / ¿Te parece bien que el Juzgado de Paz se quede donde esta mientras que el edificio está en obras?

View Results

Loading ... Loading ...

Siempre a tu disposición!

Para preguntarle lo que quieras mándanle un e-mail a nuestra portavoz: portavoz@ea-pasaia.org

Azken komentarioak

Links

Pages

Artxiboak

Meta