Octubre
13
2009
Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Baltasar Garzonen agindupean Arnaldo Otegiren, Miren Zabaletaren, Rafa Díez Usabiagaren, Rufi Etxeberriaren eta Sonia Jacintoren atxiloketak erabat gaitzesten ditu. Era berean, Gazte Abertzaleakek bere elkartasuna erakutsi nahi die LABeko kideei Espainiako poliziak sindikatuaren egoitza guztietan egindako erregistroen aurrean.
Erakunde abertzalearen aburuz atxiloketek “Estatuaren mendeku politikan” oinarritzen den estrategiari erantzuten diote. Gazte Abertzaleakek argi du atxiloketa hauek „hauteskunde inkesten emaitzekin bat datozela, PPk PSOEk baino puntu bat gehiago hartu duenean“; hau horrela, gazte erakundeak ekimen polizial honekin PSOEk errentagarritasun elektorala bilatzen ari dela argi ikusten du. Leer más … »
Septiembre
29
2009
Gazte erakundeko lehendakari gisa zein erronka dituzu une honetan esku artean?
Erronka nagusia gainean dugun krisi larri honi aurre egitea da. Gazteok protagonismoa erabat galdu dugu bertan, eta gainera, kaltetuenak izanik, erantzun bat eman behar digute. Politikariek orain arte asko hitz egin dute gazte politikak aurrera eramateaz eta, baina krisia etorri denean inor ez da horretan hasi. Krisiaz gain, subiranotasunaren beharra ere aldarrikatuko dugu. Euskal Herriko gazteriak behar dituen eskubideak lortzeko lehen pausoa da subiranotasuna. Gure aberria izanik lanabesak aurkituko ditugu eta Europaren barnean gure bideari ekiteko aukera izango dugu. Aurrera eramango ditugun dinamikak desobedientzia zibilean oinarrituko dira. Leer más … »
Julio
30
2009
Eusko Alkartasuna condena rotundamente el atentado perpetrado por ETA contra el cuartel de la Guardia Civil en Palmanova, en el municipio mallorquín de Calvía, y que ha costado la vida a dos agentes, y heridos de diversa consideración. En primer lugar Eusko Alkartasuna desea expresar su más profundo pesar y solidaridad con los familiares y amigos de las víctimas y heridos. ETA, en apenas un intervalo de 24 horas, vuelve a utilizar su estrategia de muerte y dolor que choca frontalmente contra la voluntad de la sociedad vasca que exige vivir en paz.
Eusko Alkartasuna expresa su oposición frontal a ETA y a sus métodos y exige su inmediata disolución. ETA carece de legitimidad alguna y la normalización política se alcanzará exclusivamente a través del respeto escrupuloso de los derechos humanos y el desarrollo de los valores democráticos.