Noviembre 15 2007
Gazte Abertzaleak 2.0
Badira urteak gure gazteek web gunea ireki zutela eta orain dela gutxi honi itxura berri bat ematea erabaki zuten.
Gazte taldeko lan guztiak bezala, honako ere bolondresen ondorioa izan da. Berrikuntzen artean bideoen atala dago, baina artikulu zahar guztiak ere mantentzen dira, urte luzeetako konpromezuaren erakusle.
Wordpress software askearekin egina izan da, Pasaiako Eusko Alkartasunaren web gune hauxe bezala. Izan ere, softwarearen sozializazioaren aldeko agertu izan gara beti.
Besterik gabe bisitatzea gomendatzen dizuegu, merezi du eta!