Pasaia Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

Archivo de la categoria 'Gazte Abertzaleak'

Mayo 12 2008

Ziarretak PSOE kritikatu du akordioak gutxiengoan daudenetan bakarrik bilatzeagatik

X. KongresuaEAko presidenteak azaldu duenez, Zapaterok Ibarretxeren akordio proposamena sinatzen badu, ´ezker abertzaleak bere estrategia eta terrorismoaren inguruko jarrera birplanteatu´ beharko du.

Unai Ziarreta EAko presidenteak Jose Luis Rodriguez Zapatero kritikatu du. Transbersalitatea soilik gutxiengoan dauden erkidegoetan nahi dutela adierazi du, horrela beste alderdiak baldintzatzeko.
Leer más … »

No hay comentarios

Febrero 19 2008

Kosovo: bide bakezale eta demokratikoa

Gazte AbertzaleakGazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, pentsatzen du Herrien erabakitzeko eskubideak pauso handi bat izan duela, autodeterminazio eskubideak pauso handi bati izan duela, eta horregatik Kosovoren independentzia ospatzen du. Ulertzen dugu, Herri bakoitza bakarra eta berdingabea dela eta antzeko prozesurik ez dagoela; GAk, gainera, ulertzen du Herriei aplikatu daitezkeen giza-eskubideak indarrean daudela, egun.
2006an Montenegro-ren independentzia bizi izan zuen Europak. Lehenago, aldiz, Kroazia, Eslovenia, Mazedonia eta Bosnia Estatu bihurtu ziren. Azken egunotan, inperio yugoslaboaren dekonstrukzio prozesu artifiziala gertatzen ari da. Honek Herri kosovarrari haien bizien ibilbidea hartzea ahalbidetzen du.

GA-tik gogoeta bat luzatzen dugu: Kosovo 10 877 kilometro karratu neurtzen duen errepublika berria da, Nafarroa baino pixka bat handiagoa; Kosovok, gainera, bi milioi berrehun mila biztanle ditu, Euskadiko erkidegoko biztanle kopuru bertsua. Tamainari erreparatuz gero, txikia dela esan dezakegu, eta nazioarteko Estatuen begietan ez du berebiziko garrantzirik. Halere, nahikoa indartsua izan da Estatu estatusa lortzeko garaian.

EAko gazte erakunderi iruditzen zaigu nazioarteko jarreretan ezberdintasuna agertuko dela; potentzia handiek, kasu bertsuetan, dituzten iritzi ezberdinek arduratzen gaituzte. Horregatik, GAk uste du, autodeterminazio eskubide hori berdina dela bai Kosovon eta bai Eskozian, Lituanian eta Abjasian, Bohemian zein Flandesen, Transnistrian edo Bavieran; eta, nola ez, Euskal Herrian, Catalynuan eta Galizan.

Hau guztiagatik, egun hauetan jaio den Kosovoko Errepublikaren etorkizunarengatik pozten gara, Herrien Europara begirantz jaio den Estatua, guk lan egiten dugun eta espero dugun Europa horri begira. GA seguru dago, estatu berri honen liderrek hiritarren ongia bilatuko dutela jasotako lanabes berrien bitartez. Askatasunak, demokraziak, giza eskubideek eta modu bakezalean lortutako independentziak pausu handi eta garrantzitsu bat eman du. Hau da, ospatzen duguna. Balore horiek dira, goraipatu nahi ditugunak.
 http://www.gazteabertzaleak.org/kosovore…

No hay comentarios

Febrero 18 2008

San Marcoseko zabortegia itxi!

Publicado por pasaia bajo Gazte Abertzaleak, Oarsoaldea

Zabortegia itxi!Azken astean Eusko Alkartasunaren gazte taldeak, Gazte Abertzaleak-ek, Gazteriak Euskal Herrian bizi nahi du kanpaina martxan jarri du.

Oarsoaldeko herritarrei hainbeste buruhauste ekarri eta oraindik ekartzen dien zabortegiaren itxiera eskatu dute Pasaia, Errenteria eta Lezon.

Hurrengo egunetan, Donostian garraiobide publiko merkeen eta etxebizitza duinaren aldeko kartelak jarriko dituzte Eusko Alkartasunako gazteek, beti gazteriaren egoera hobetzearren

Kartelak Pasai Donibanen.

No hay comentarios

Diciembre 18 2007

Sozietateen Gaindiko Zerga

Gazte AbertzaleakPasaiako EAtik gure gazte taldeak, Gazte Abertzaleakek, Sozietateen Gaindiko Zergari buruz eginiko idatzia helarazi nahi dizuegu. Bertan, gatazka zertan datzan eta alderdi bakoitzaren jarreraren laburpen bat aurki dezakezue.

Gai berari buruz, gure alderdiko Antolakuntza Idazkari hautatu berriak, Elisa Sainz de Murietak, esandakoa ere hemen duzue.

No hay comentarios

Diciembre 18 2007

Impuesto de Sociedades

Gazte AbertzaleakDesde EA de Pasaia queremos haceros llegar el artículo publicado por nuestras juventudes, Gazte Abertzaleak, en el que se explica el conflicto del Impuesto de Sociedades y se resumen las posturas de los diferentes partidos políticos.

De la misma manera podéis leer aquí el escrito publicado hace un tiempo por la recién elegida Secretaria de Organización de nuestro partido, Elisa Sainz de Murieta, sobre el mismo tema.

No hay comentarios

AntSig« - »