12 November 2008

Abertzaleen ilusioa berpizteko helburuarekin aurkeztuko da Eusko Alkartasuna datozen hauteskundeetara

Posted by EA-Pasaia under: Eusko Legebiltzarra; Nazio Eraikuntza; Orokorra/General .

Unai Ziarreta, Joseba Azkarraga eta Elisa Sainz de MurietaUnai Ziarretak, Eusko Alkartasunako presidenteak esan duenez abertzaleen ilusioa berpizteko helburuarekin aurkeztuko da alderdia hauteskundeetara. Ziarretak prentsaurrea eman du, Joseba Azkarraga eta Elisa Sainz de Murieta, Eusko Alkartasunako idazkari orokorra eta Antolaketa idazkariak lagunduta datorren 2009ko martxoko hauteskundeetara aurkezteko zerrenda burua aukeratzeko prozesuan martxan jarri dela azaltzeko.

Ziarretak azaldu duenez, 2001ean abertzaleen aldeko bozka eman eta ondoren abstentzioaren aukera egin duten hautesleak berriro ilusionatzeko helburua du Eusko Alkartasunak. Bakarrik joateari buruz berriz, “gehiago nahi izatea eta
koherentziaren” ondorioa dela esan du Ziarretak: “Eusko Alkartasuna ez baita dugun egoera politikoarekin konformatzen, marko politikoa aldatzeko momentua iritsi da”.

Aurrera pausua emateko ordua da, esan du Eusko Alkartasunako presidenteak, “izan ere gu ez gara hauteskundeetara aurkeztuko dugun marko polítikoa gestionatzen jarraitzeko, aldatu nahi dugu”. “Gatazka politikoak darrai eta alderdi handiek ez dute hori konpontzeko ezer egiten”, salatu du Ziarretak: “Eusko Alkartasunak ez du hori onartuko”.

Leave a Reply

www.flickr.com

Search

Pasaiarekin Pasaiarentzat!

Gure bozeramaileari nahi duzuna galdetzeko honako helbide elektronikoa duzu: bozeramailea@ea-pasaia.org

Arloak

Eman zure iritzia!

Ondo iruditzen zaizu bake-epaitegia dagoen lekuan geratzea eraikina obretan dagoen bitartean? / ¿Te parece bien que el Juzgado de Paz se quede donde esta mientras que el edificio está en obras?

View Results

Loading ... Loading ...

Siempre a tu disposición!

Para preguntarle lo que quieras mándanle un e-mail a nuestra portavoz: portavoz@ea-pasaia.org

Azken komentarioak

Links

Pages

Artxiboak

Meta