Noviembre
13
2008

EAk ezker abertzalea deritzonari esan dio subiranoekin parte hartzeko prest dagoela baina giza eskubideen defentsa oinarritzat beti ere. Gainera, Ziarretak PP eta PSErekin hauteskunde osteko akordioak baztertu egin ditu. Ziarretak uste du bere alderdiak “sei eta bederatzi eserleku bitartean” lortuko dituela. Leer más … »
Noviembre
12
2008

Unai Ziarretak, Eusko Alkartasunako presidenteak esan duenez abertzaleen ilusioa berpizteko helburuarekin aurkeztuko da alderdia hauteskundeetara. Ziarretak prentsaurrea eman du, Joseba Azkarraga eta Elisa Sainz de Murieta, Eusko Alkartasunako idazkari orokorra eta Antolaketa idazkariak lagunduta datorren 2009ko martxoko hauteskundeetara aurkezteko zerrenda burua aukeratzeko prozesuan martxan jarri dela azaltzeko.
Leer más … »
Noviembre
01
2008
EA hurrengo astean Bruselara joango da, eta Europako parlamentari batzuen aurrean “Espainiaren kalitate demokratiko eza” salatuko du, gaur Unai Ziarreta alderdiko presidenteak iragarri duenez. Honen arabera, “Espainiako Gobernuak Euskal Herria isildu egin nahi du, bere etorkizuna modu librean erabakitzea eragotzita”.
Ziarretaz gain, Mikel Irujo EAko eurolegebiltzarkidea ere joango da hara, astelehenean. Europako Parlamentua bisitatuko dute eta haibat elkarrizketa izango dituzte legebiltzarkideekin.
“Gutxiengo nazionalen” babesaren alde lan egiten duen taldearekin batzartuko dira lehendabizi. EAk dioenez, talde horrek Euskal Herriko egoera politiko eta ekonomikoa jorratua du.
Leer más … »