Diciembre 03 2007
2007/11/27 Ezohiko Udalbatza
Hamahiru gai jorratu ziren Udal Batza horretan, administrazio eta udaleko funtzionamenduari buruzkoak gehien bat.
Hala ere, bi mozio oso ezberdin aurkeztu ziren, bat PPk aurkeztutakoa eta Banderen Legeari lotua eta bestea ESAITek aurkeztutakoa Euskal Selekzioak gai zuela.
PPko zinegotzi den Olaso jaunak bere mozioa laburki defendatu zuen. Mozio horretan Espainiako bandera udaletxeko balkoietan legez zintzilik egon behar duela esan zuen, eta ez hori bakarrik, baizik eta beste bandera batzuekin batera egon behar zuela. Hau dena historia eta hitz itzelak erabiliz.
EAko bozeramaileak, Miriam Canok, Espainia gure herria ez delako, Espainiako banderak gure nortasun nazionala islatzen ez duelako eta abertzale garenez gero, kontrako bozka emango zuela adierazi zuen.
Beste talde politikoek bere botoen adierazpen egin eta gero bozkatu zuten eta hauxe izan zen emaitza:
- Aldeko bozkak: 1 PP eta PSE-PSOE-EEko 2 zinegotzi ( 3 boto).
- Kontrako bozkak: 7 ANV, 2 EAJ, 1 EA eta 1 EB ( 11 boto).
- Abstentzioak: PSE-PSOE-EEko 3 zinegotzi (3 boto).
ESAITek aurkeztutako mozioak Euskal Selekzioen aldarrikapena eta horien kontra Espainiar Gobernuak eta hedabideek egindako kanpainaren salaketa erakutsi nahi zigun.
Gure zinegotzi Miriam Canok nahiz eta ESAITeko mozioaren idazte-modua oso gustukoa ez izan “idatziaren espirituarekin” bat egiten zuela adierazi zuen. Nazio bat garela, sentimendu handi hori kiroletan islatzeko Euskal Selekzioek derrigorrezkoak direla eta inork ezin digula hori ukatu. Horregatik gure botoa Euskal Selekzioen aldekoa izan zen.
Beste talde politikoek bere adierazpen emanez gero bozketara pasa zen eta hau izan zen emaitza:
- Aldeko bozkak: 7 ANV, 1 EAJ eta 1 EA (9 boto).
- Kontrako bozkak: 5 PSE-PSOE-EE eta 1 PP(6 boto).
- Abstentzioak: 1 EAJ eta 1EB( 2 boto).