Junio 04 2008
´Espainiako legedia beti beteko dugula esatea aurretiaz porrota onartzea bezalakoa da´
Unai Ziarreta EAko presidentea ziur azaldu da ´gertatzen dena gertatzen dela´ galdeketa egin egingo dela. Haren ustez, Konstituzio kontrakotasuneko helegitea iragarrita dagoenean, ´Espainiako legedia beti beteko dugula esatea aurretiaz porrota onartzea bezalakoa da´. Gainera, bere aburuz Eusko Legebiltzarra da kontsulta debekatuz gero horri nola erantzun erabaki beharko lukeena. Kontsulta demokratikoa eta legezkoa dela baieztatu ondoren, Unai Ziarretak legaltasunaz ari direnak PSOE eta PP izatea oso nabarmena dela, 30 urte baitaramate Gernikako Estatutua bate gabe.
EAko presidentea ez zaio zuzenean zuzendu EAJri baina esan du bere alderdiak ez duela onartzen ´normaltasunez, oraindik hasita, debeku eszenatoki bat´, izan ere, haren esanetan, ´futbol partida bat besteen zelai batean eta arbitroa erosita jokatuko dugula onartzea bezalakoa da´.
Etiquetas todos los blogs: consulta ; democracia ; EA ; legalidad ; Pasaia ; paz ; Ziarreta ;